ALDAPA (ALgorithms, DAta mining and PArallelism) taldeko kideek nagusiki datu meatzaritzaren alorrean (machine learning, comprehensible classifiers, class imbalance) eta konputazio fisiologikoan (physiological signals recording and analysis, wearable and non-invasive systems development) ikertzen dute. Gaur egun, taldearen jarduera nagusia osasunaren testuinguruan kokatzen da, zehazki, nerbio-sistemako gaixotasunen diagnostikoan eta prebentzioan (Parkinson, Alzheimer, stress, epilepsy), erakunde sanitario eta teknologiko publiko eta pribatuekin lankidetzan.

ALDAPA taldea Informatika Fakultatean sortu zuten Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia saileko zenbait kidek, baina, gaur egun, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako hainbat irakasle eta ikertzailek ere osatzen dute, ondoko sailetako kideak izanik: Teknologia Elektronikoa saila, Sistemen Ingeniaritza eta Automatika saila eta Lengoaia eta Sistema Informatikoak saila.

Gaur egun, ALDAPA taldea Eusko Jaurlaritzak onartutako ADIAN taldearen atal bat da (2016).

Detaile gehiagorako ondokoa bisitatu: Ikerketa

2022-05-27 ALDAPA-ALL Bilera Taldea2

Donostia, 2022ko maiatzaren 27an.