Sistema informatiko baten diseinua eta inplementazio SOS arrazakeria gobernuz kanpoko erakunderako

Joane Mannion Agirre 2021

Amaitua

Azalpena:

Gipuzkoako SOS Arrazakeria Espainiako Estatuko SOS Arrazakeria Elkarteen Federazioan federatuta dagoen erakunde autonomoa da. Bere helburu nagusia Gipuzkoako arrazakeriaren agerpenen aurka borrokatzea da. Horretarako zenbait egoitza dituzte Gipuzkoan zehar banatuta, eta egoitza bakoitzean erabiltzaile ezberdinen kasuen jarraipena egiten dute. Orain arte prozesu horiek kudeatzeko, software ezberdinak erabili dira egoitza bakoitzean: Excel, Acces, datu-base bat sarean, Word...

Horren ondorioz, ez dute informazio guztia leku batean bateratuta. Gainera, urtean zehar zenbait informazio esportatu behar dute eta urteko datuen inguruko txosten ezberdinak sortu. Hori egiteko, kalkulu guztiak eskuz egin behar dituzte eta denbora asko galtzen da. Horrez gain, egoitzen artean informazioa elkarbanatzea asko zailtzen da, ez baitute informazioa formatu berean gordea.

Gradu Amaierako Lan honen helburua SOS Arrazakeriako erabiltzaileak kudeatzeko web-aplikazio bat diseinatu, garatu eta ezartzea da. Gipuzkoako SOS Arrazakerian lan egiten duten guztientzat eskuragarri dagoena, baina langile bakoitzak bere arloarekin zerikusia duten datuak soilik eskuratzeko aukera izatea bermatzen duena.

Zuzendaria(k):
Olatz Arbelaitz
Ana Arruarte Lasa
Unibertsitatea:
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Zentroa:
Informatika Fakultatea - Facultad de Informática
Saila:
Lengoaia eta sistema informatikoak
Irakurketaren data:
2021-07-01
Irakurketaren urtea:
2021