CHAID zuhaitzen gaineko kontsolidazio prozesuaren, CTCHAIDen, integrazioa WEKA plataforma

Gorka Gutierrez 2021

Amaitua

Ikerketa lerroa:
Comprehensible models
Azalpena:

Proiektu honen helburua zera da: ALDAPA ikerketa-taldeak (http://www.aldapa.eus) diseinatutako kontsolidazio meta-algoritmoa, CTC algoritmoa, kode irekiko WEKA plataforman (http://www.cs.waikato.ac.nz/ml/weka/) integratzea, baina, kasu honetan, C4.5 sailkapen-zuhaitzak eraikitzeko algoritmoan oinarritu beharrean, CHAID algoritmoan oinarrituta.

CTC algoritmoa Quinlan-ek proposatutako sailkapen zuhaitzak sortzeko C4.5 algoritmoan oinarrituta dago. WEKA plataforman badago algoritmo honen inplementazio bat, J48 deiturikoa. Gainera, gaur egun, honen kontsolidazioa burutzen duen inplementazioa ere existitzen da, J48Consolidated, WEKAko pakete ofizial gisan argitaratuta: http://weka.sourceforge.net/packageMetaData/J48Consolidated/index.html.

Beste alde batetik, ALDAPA taldeak CHAID sailkapen-zuhaitzak eraikitzeko algoritmoaren inplementazioa, JCHAIDStar deiturikoa, ere burutu berri du.

Inplementazio hauek guztiak oinarri hartuta erabil daitezke proiektu honen helburu nagusia lortzeko asmoz: CHAIDen kontsolidazioaren inplementazioa, CTCHAIDena, hain zuzen.

Behin algoritmoa inplementatuta, ezagunak diren hainbat sailkapen-problemekin eta aipatutako lau algoritmoekin (oinarrizko biak, C4.5 eta CHAID, eta euren kontsolidazioa direnak, CTC edo CTC45 eta CTCHAID) esperimentazio bat burutu beharko da batzuen eta besteen puntu ahul eta sendoak aztertzeko sailkapen testuinguru desberdinetan.

Zuzendaria(k):
Jesús M. Pérez
Unibertsitatea:
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Zentroa:
Informatika Fakultatea
Saila:
Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia
Irakurketaren data:
2021-06-30
Irakurketaren urtea:
2021