Donostiako hainbat gunetako elektrizitate kontsumoen iragarpena ikasketa automatikoa erabiliz

Maitane Martínez 2020

Amaitua

Ikerketa lerroa:
Ikasketa automatikoa
Azalpena:
Gaur egungo teknologiari esker, herritarren jarduerari buruzko datuak bil daitezke, horiek aztertu eta baliabide naturalen erabilera egokia eta kostu ekonomiko txikiagoa lortzeko balio dezaketen sistema adimendunak sortzeko. Donostian, hainbat komertzio eta etxebizitzen uraren eta elektrizitatearen kontsumoari buruzko datuen historikoa jasotzen da. Izan ere, dagoeneko baditugu prozesatutako datu batzuk. Horregatik, ikasketa automatikoko tekniketan oinarritutako kontsumoa iragartzeko sistemak aztertzea eta diseinatzea planteatzen dugu. Kontsumoari buruzko datuez gain, klimatologiari buruzko datuak eta ekitaldienak, hiritarren portaera baldintzatzen dutenak, ere bilduta daude.
Zuzendaria(k):
Iñigo Perona
Olatz Arbelaitz
Unibertsitatea:
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Zentroa:
Informatika Fakultatea - Facultad de Informática
Saila:
Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia - Arquitectura y Tecnología de computadores
Irakurketaren urtea:
2020