ALDAPA (ALgorithms, DAta mining and PArallelism) taldeko kideek nagusiki datu meatzaritzaren alorrean (machine learning, comprehensible classifiers, class imbalance, behaviour modelling, web mining) eta problema konplexuak ebazteko soluzio eraginkorren bilaketan (high performance computing, GP-GPU, multithreading, MPI) ikertzen dute. Hala nola, une honetan urteetan zehar modelaketa automatikoan lortutako esperientzia eAdministration (eServices, eGovernment) alorrean aplikatzen ari dira taldekideak. Azkenaldian Physiological Computing (stress states detection, brain-computer interfaces) deritzon alorrean ere hasi dira lanean.

ALDAPA taldea Informatika Fakultatean sortu zuten Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia saileko zenbait kidek, baina, gaur egun, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasle eta ikertzailek ere osatzen dute, ondoko sailetako kideak izanik: Teknologia Elektronikoa saila, Sistemen Ingeniaritza eta Automatika saila eta Lengoaia eta Sistema Informatikoak saila.

Detaile gehiagorako ondokoa bisitatu: Ikerketa